XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ZARATA ERE KUTSADURA DAPepelerdoren bat oraindik ez omen da ohartu zarata ere kutsadura denik.
Eta hor dabil ekologistaren itxura egiten, aldi berean auzokoaren etxea lotsagabe inbadituz,
Eta horretarako eskubiderik ez dagoela diot nik.
Legeak berak bermatu beharko luke edozein hiritarrak bere etxean bakean bizi izateko duen eskubidea.
Zaratarik gabe bizitzea eskubide bat gehiago delako; edo beharko luke izan, behintzat.
Duela gutxi, B. Atxagaren artikulu bat irakurri nuen.
Bertan, Parisko kafetegietan telebistarik somatu ez, eta horretaz harrituta, galde egin omen zion kafetegi bateko jabeari
Tira ba, zibilizazio aurreratuenetan ere zarata dute etsai.
Bestalde, nik gauza bat esango dizuet: Parisen bolada batzuk igaro nituen, eta
Eta primerakoa deritzot.
Hemen, ordea, telebistaren bolumena ezin altuago jartzeaz pozik egon ez, eta ditxosozko telebista
Arraioa: noiz ikasiko dute batzuek euren askatasuna hasi eta bukatzen dela auzokoarena hasi eta bukatzen den tokian bertantxe!!
Noiz ikasiko dugu nork bere etxean nahi duena egin dezakeela, bai, baina telebistaren bolumenak auzokoaren etxea inbaditzen duenean, telebista horren jabeak berean ezezik auzokoarenean ere nahi duena egiten ari dela!!
Zortzi mila pezeta ordainduta, kasko on batzuk erosi eta nahi duzun moduan daukazu telebista entzutea.
Ez al zenekien, inbasore horrek, telebista aurikularrez ere entzun daitekeenik?
Auzokoarekin hitz egin duzu.
Hamaika bat aldiz esan diozu telebistaren bolumena hain altu, arren, ez jartzeko.
Kasurik ez, ordea.
Zezenketa tokatzen denean, animaliaren marrumak ere ailegatuko zaizkizu.
Eta futbol partidua bada, futbolariek baloiari emandako ostikada hotsa ere belarriratuko (...)